domingo, 6 de junio de 2010

...ta omenaldiak hasi ziren

Euria barra-barra ari zela, Txominek mikroa hartu eta denboraldiaren laburpen ttiki bat egin zuen. Talde desberdinek denboraldian zehar entrenatzaile izandakoei beraien esker ona erakutsi zieten. Horrela kioskora goitu ziren Pako eta Joseba lehendabiziko, Haizea, Iñigo, Leire eta ni ondoren, eta Juanjo azkenik. Erran egunean zehar ere Txominek alde batetik, Jabiertxo eta Juanek bertzetik opariren bat ere hartu zutela.

Polita da, hagitz polita, horrelakoak jasotzea. Aunitzetan huts eginen dugu, baina musutruk egiten dugu lan talde guzti horiekin, eta hunkigarria da jokalarien esker ona sentitzea. Denen partez, ESKERRIK ASKO!!!

No hay comentarios: