Doneztebeko Erreka pilota elkarteak Berria txapelketako partidak jokatuko ditu urtarrilaren 15ean, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Hernaniko pilotalekuan. Bizkaiko Txumulutxueta taldearen kontra ariko dira kadete mailan Unai Telletxea eta Ugaitz Elizalde, jubeniletan Mikel Maia eta Adur Lasa eta senior kategorian Iñaki Lasa eta Joseba Madariaga.
Euskal Ligari dagokionez, 22 urtez beheitiko eskuz binakako kategorian, larunbat arratsaldean Amezketan ariko dira Errekako Aritz Juanenea eta Mikel Mindegia. Arratsaldeko 16:30ean hasiko den jaialdiko laugarren partidan Zazpi-Iturriko bikotearen kontra ariko dira. Kategoria berean, eskuz banaka, Errekako Beñat Oronoz Lesakan ariko da 16:00etan Oberenako ordezkariaren kontra.
Adur Lasak garaipena
Euskal Ligan, jubenil mailako buruz buruko txapelketan, Errekako Adur Lasak 22 eta 14 irabazi zion Mundarroko ordezkariari urtarrilaren 12an, asteazken arratsaldean Astigarragan jokatutako partidan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario