jueves, 13 de enero de 2011

Pilota: ihazko txapeldunak...kanporatuak!!!

TTIPI-TTAPA (www.ttipi.net)

Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako eskuz binakako txapelketan elite eta sub-22 mailako lehen partidak jokatu ziren urtarrilaren 12an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Beran.

Ezustekorik handiena elite mailan etorri zen. Izan ere, iaz txapeldun suertatu ziren Mololo Irigoien lesakarrak eta Unai Iparragirre leitzarrak galdu egin zuten lehen kanporaketan, 17 eta 22, Esnal eta Uzkundunen kontra.

Doneztebeko jaialdia ireki zuen lehen partidan, Buruz Gaingo Esain eta Errekako Joseba Madariaga 22 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenari. Gero, Tolosako Belloso eta Jauregik 22 eta 19 irabazi zieten Etxeberri eta Alberdiri eta Ozkarbiko Larrañagak eta Huarte Arakilgo Gorritik 22 eta 18 irabazi zieten Senperena eta Telletxeari.

22 urtez beheitikoak Beran

Beran, 22 urtez beheitikoak aritu ziren. Titin IIIeko Oskar eta Lukas agertu ez zirenez, Intxurreko Urretabizkaia eta Zabalak eginen dute aitzinera; Irurtzungo Barberena eta Loidik 22 eta 5 irabazi zieten Txukuko Domaica eta Errekako Juanenari; Errekako Oronoz eta Irurtzungo Pazosek 22 eta 19 irabazi zieten Huarteko Loban eta Iraizotz-i eta Pilotajaukuko Lopez eta Alustizak 22 eta 10 irabazi zieten Usurbilgo Santxo eta Urruzolari.

Elite nahiz sub-22 mailako lehen jardunaldia urtarrilaren 19an osatuko da eta gainerako kategorietan, bigarren jardunaldia jokatuko da igande honetan.

No hay comentarios: