Gogorra benetan Igandean Donezteben bizi genuen partidua, gogorra eta sufritua nahiz eta hondarrean emaitza onik ez lortu. Taldeak maila polita eskeini zuen, baina Ardoiek, txapelketaren borrokan dago eta hau lortzeko dituen armak erakutsi zituen, eta nola gainera!
Partidua oso bizi hasi zen, eta laister ikusi zuten Ardoikoek Erreka partiduaren bila ateria zela eta 2 puntuak lortzeko borrokatu beharko zutela. Aurretik jarri ginen hasieran baina talde hauekin ezin duzu akatsik egin, bote txar bat, pase eskas bat… kontrako gola izaten da normalean eta horrek nik uste pixkat baldintzatu gintuela, joko aldetik berdintsu ari ginen, baina gure hutsengatik lortu zuten 3-4 goleko koltxoia gehiegi izan zen guretzat. Lehen zatia bukatu zenean, sentsazio onak genituen, partidu ona egiten ari ginen baina 3 edo 4 gol azpitik, eta zaila da horri aurre egitea, nahi eta ezin horrek morala jaten baitu edozeini.
Hala ere, bigarren zatiari gogotsu ekin genion, dena eman beharra genuen eta, zerbait positiboa lortu nahi bagenuen. Bat gutxiagorekin hasi ginen eta mixta egin zioten gure bi lateralei, honek min egin zigun baina ez genuen hain errez etsi behar, ez horixe. Errekak bere adorea erakutsi zuen eta gogoz eta indarrez, defentsa ikaragarri baten laguntzaz partidua pil-pilean jartzea lortu genuen, 10 minutu falta zirenean 2 golez bakarrik galtzen genuen eta harrigarria bada ere, 3 aukera izan genituen 1era jartzeko, baina ezin izan genuen barrera hori hautsi, lastima… Erran beharra dago bertzalde, Ardoiek bukaeran lan ikaragarria egin zuela eta puntuak merezi zituela, beraz zorionak eman hemendik eta zorte on, ikusiko gara berriz.
Del Erreka destacar la labor y compromiso de todo el equipo, mostrándose serio y competitivo durante todo el partido, poniendo las cosas difíciles a un gran equipo.
Creo que el Ardoi cuenta con un grupo muy sólido y muy entrenado, ya que se nota que físicamente están muy por encima nuestro y los movimientos del equipo se ven muy automatizados y precisos. Para mí es un firme candidato para llevarse la liga, con permiso del Zarra, que creo que sigue siendo el mejor.
En el siguiente partido nos medimos al Anaita, tenemos ganas de enfrentarnos a ellos y demostrarles que somos más de lo que han visto en los anteriores enfrentamientos, asi que, egurra mutilak!! Liga bukatu arte egurra ematen segitu beharko dugu eta bigarren faserako puntu batzuk etziren gaizki etorriko!!
Bukatzeko, eskerrikasko Poli-ra hurbildu zen jendeari, aunitz pozten gaitu harmailetan jendetza ikustea igande goiz batean, eta aunitz lagundu ere bai, ikuskizun polita eskeini ahal izateko.
Ramontxo Etxebeste
No hay comentarios:
Publicar un comentario