martes, 8 de febrero de 2011

Txirrindularitza: bi martxa gehiago


Aupa Errekazales!

Bi martxa desberdinen berri eman nahi dizuet, apuntatzeko epea ireki berria dute eta...

Batetik, gure zonan aski ezaguna den La Indurain, aurten data aldaketak daude, ekainaren bukaeran izanen da, larunbatarekin.. Argi egon zaitezte errekazaleak, badakigu asko martxa honetan ateratzeko gogoekin zaudetela... Aurten data aldaketekin zihur nago jende gehiago apuntatuko dela, eta arriskua dago jendea kanpoan geratzeko, badakizue beraz, argi ibili!! Apuntatzeko linka: http://www.laindurain.com/

Beste martxa garrantzitsua Puertos de Ribagorzakoa da, maiatzak 28an ospatzen dena... Oso martxa polita, nik ezagutzen ez dudan arren, eta bi ibilbide dituena, bata motza eta bestea luzea... Bihar irekitzen da izen emateko epea, eta seguraski abudo akituko dira:


Beraz badakizue, animatu Errekako mallota ahalik eta leku gehienetan ikus dadin...

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: