martes, 12 de abril de 2011

LOKIZ

Larunbatean Lizarra ingurura joan ginen, oraingoan Lokizeko zerra zoragarriari bisita bat egitera aspaldiko partez.

San Cosme eta Santiago baselizak uztartzen dituen ibilbidea egin genuean, Galdeanotik abiatu eta Ganuzara jeitsiz. Nafarroa erdiko zerra tipikoa da Lokiz, mendi magalak zuhaitzez beteak eta goiko partea nahiko zuritua eta ezpelez estalia, tartean pago batzuek oraindik ere desagertzeko batere gogorik gabe. Alderdi batean sekulako amildegiak ditu eta bertzetik nahiko zabala eta laua da zerra hau.

Galdeanotik San Cosmeko baselizaraino igo eta handik, Santiago baseliza bitartean, goiko amildegiaren ondotik egin genuen ibilbidea osoa, eta denbora guztian beheko bailarak, herriak eta gari alorrak (tenore honetan berde-berdeak) genituen ikusgai............zoragarria nonbait baldin badago, bai jauna. Santiagotik, berriz, beheko bidexka hartu eta Ganuzara jeitsi txangoa akitutzat emateko.

Galdeanora hurbildu, sekulako bainua hartu ur ezin ederrago eta hotzetan, ederki bazkaldu eta arratsaldean Lizarrara Itxakoko neskek egin zuten partidu zoragarria ikustera.........ederra eguna.

GPS, Birus, Kornisa eta bi "korrekaminoak" ibili ginen, tarteka ezpelaren hatzaparra latzetatik ihes ezin eginez ere, a ze ekipua gu.............tira horrelakoak jaio ginen eta ez dago bertzerik........o lo tomas o lo dejas, je, je.

TXOMIN MINDEGIA

1 comentario:

buba dijo...

Horrela duk,paraje berriak ezagutzea eta azken finean mendiaz disfrutatzea duk gure ametsa.nola ez ba ?pozten niok kuadrila ¡¡zuek bai "los hombres de harrelson"zorionak eta segi disfrutatzen...