www.ttipi.net
Erreka elkarteko pilota sailak laugarren urtez antolatutako lau terdiko buruz buruko txapelketako finalak jokatuko dira ekainaren 10ean, ortziral arratsaldeko 16:00etatik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan. Guzira 62 pilotarik parte hartu dute txapelketan eta denera 9 final jokatuko dira.
Bigarren mailako benjaminetan, E multzoan 6 pilotarik hartu dute parte eta finala Asier Gelbentzuk eta Asier Arregik jokatuko dute.
Bigarren mailako benjaminetan, D multzoan 11 pilotari aritu dira eta finalean, Oihan Sarratea eta Enaitz Portu ariko dira nor baino nor.
Bigarren mailako benjaminetan, C multzoan 7 pilotari lehiatu dira. Finaka Joseba Telletxea eta Aitor Agestaren artekoa izanen da.
Bigarren mailako banjaminetan, B multzoan 6 partehartzaile izan dira. Ruben Saldias, David Mitxeoren kontra ariko da finalean.
Bigarren mailako benjaminetan, A multzoan 12 partaide aritu dira eta finalean Gaizka Agirre eta Mikel Bangoren arteko lehia izanen da.
Bigarren mailako infantiletako 6 pilotarien artean, Julen Saldias eta Julen Indak jokatuko dute finala.
Bigarren mailako alebinetan ere 6 pilotari aritu dira eta finalean Ibai Erasun eta Gaizka Agirreren arteko norgehiagoka izanen da.
Lehen mailako infantiletan, lau pilotari aritu dira eta Aritz Fagoaga eta Iker Salaberriak jokatuko dute finala.
Bigarren mailako kadetetan, azkenik, lau pilotariren artean, Iban Juanenak eta Javier Saldiasek lortu dute finalerako txartela.
Finalen ondotik sari banaketa eginen da eta bertan izanen da Abel Barriola pilotari profesionala ere. Martin harategiko urdaiazpikoa zozketatu eta berendua ere eginen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario