viernes, 10 de junio de 2011

IRATI XTREM 2011

Aupa Errekazaleak!


Denboran aintzina bagoazila eta, hona hemen denboraldiko plater gogorretako bat, Irati Xtrem. 130 kilometro, 3600 metro desnibelekin, izanen da beraz zangoak eta hauspoa non berortu.

Benetan martxa gomendagarria, ez konpetitiboa larrauko azken 11 kilometroak kenduta, non krono igoera bat egiten den. Eguna jendearekin tertulian pasatzeko aitzaki ederra, gero Larrauen fuerte sufritzeko. Errekako mallota han egonen da presente, Josu, Patxi, Alfredo, David eta ni nihaurk parte hartuko baitugu nik dakidala.

Denek ditugu helburu desberdinak, baina helburu amankomun bat ere bai, bizikleta gainean ongi pasa, eta paraje izugarriekin gozatu!

Kontatuko dizuet.

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: