martes, 28 de junio de 2011

LA INDURAIN

Aupa errekazaleak!


Joan den larunbatean La Indurainen XX edizioa ospatu zen, eta ikustekoa izan zen bertan bildu zen Errekako mallot pila, motzean nik dakidala, Josu Juanena, Xabi Bañares, Patxiku Irigoien, Jokin Apezetxea, Juan Mari Apeztegia, Ibon Rekarte, Jabiertxo Almandoz, Iñigo eta Miren Mangado, Miguel Ezkurra, Humberto eta Javi Juanotena, barkatu bakarren bat uzten badut... Luzean David Lasaga donamaritarra eta ni neu atera ginen errekako mallotarekin.

Goizeko 8terditan atera ginen beratik 186 kilometroak osatzeko intentzioarekin. Mugaire arte ez zen sobera abudo joan, nahiz eta susto batzu izan ziren. Belate gora hasi ginenean Almandoz arte eutsi ahal izan nituen lehendabizikoak, handik goiti atzetik aurrera egin nuen Belateko igoera, azkenean piska bat estutuz, talde on bat harrapatzeko intentzioarekin. Talde ona harrapatu nuen, eta Egozkue oso azkar igo genuen, aurreko beste talde bat harrapatuz. Erritmoa oso gogorra zen, ez nekien erritmo horretan eutsi ahal izanen nuen.. Artesiagako parte gogorrera iritsi ginenean, nire martxa hartu nuen, eta Artesiaga taldetik 20 segundura edo pasa nuen. Bajada oso azkar egin arren ezin izan nuen talde harrapatu, eta segurutzat jotzen nuen talde hori galduko nuela... Ziga erreleboka igo genuen, eta rekta luzeetan talde begien bistan izaten genuenez, animatu ginen. Nire taldeko bik Belate hasieran harrapatu zuten Artesiagan galdutako taldea, nik 15 segundura eduki nituen, baina sentsazio onak nituen, eta Belate nire martxan igotzeko erabakia hartu nuen. Taldetik oso hurbil Belateko gaina harrapatu arren, ordurako zangoak minduak nituen, eta gainera beste batekin bakarrik nintzenez, lasai jan eta edan eta atzeko taldea itxoiteko erabakia hartu nuen. Zortea izan genuen eta Benta Ultzamara iritsi orduko 8ko talde batek harrapatu gintuen, eta beraiek egindako lanarekin, Artesiagan galdutako taldea Orokieta hastearekin batera harrapatu genuen. Ordurako gutxi e edanaren ondorioa ordaintzen hasi nintzen, eta zangoak kalanbrearekin hasi beharrak nituen, eta Orokietako azken txanpan, pasa beharrekoa pasa zen, kalanbreak gogor jo ninduten... Portua ezagutzeak bakarrik eta ikaragarri sufritzeak ere bai, gora taldearekin bat iristea ekarri zuen, momentu kritikoa izan zen, taldea galduz gero hurrengo taldea 10 minutu geroago sartu zelako. Handik berara, bajada azkar bat, eta repetxoetan kalanbreak berriro etorriko zirenaren beldurra, baina beno, taldeko azkena jarri, ahal nuena edan eta besterik gabe berara iritsi nintzen 5 ordu eta 35 minutuko denborarekin, nire iazko denbora 25 minututan hobetu nuen, eta oso oso gustora...

Bestetik, berriro ere azpimarratu hainbeste doneztebar bizikletan ikusteak ematen duen poza, eta animatu Indurainera atera zirenei, honetan segi eta beste martxetara animatzea, edo udaran bizikletari ematen segitzea...
Karreteran ikusiko gara!!!

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: