TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Uztailaren 3an, igandea, jokatu zen Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa Iruña eta Donezteberen artean, Iruñako Labrit pilotalekuan. Bi herrietako zaleek lepo bete zituzten Labriteko harmailak giro paregabea sortuz. Txapelak Donezteberako bidea hartu zuen lau partidetatik 3 irabazita. Lehenengo hiru partidak irabazi zituzten Doneztebarrek eta senior mailako partida jokatu aitzinetik erabakita geratu zen talde nor izanen zen txapelduna. Doneztebarrek lehen finala zuten Herriartekoan eta sartutako lehen finalean lortu dute txapela.
Alebinen mailan, Salaberria-Zubizarreta bikote doneztebarrak 18-10 gailendu zen Mata eta Mariezkurrenaren aurka.
Infantil mailan Telletxea-Aldabe bikoteak Espinal-Diaz bikotearen aurka irabazi zuen 18-13ko emaitzarekin.
Jubenilek jokatu zuten hirugarren partida. Maia-Lasa bikoteak 22-13 irabazi zieten Idoate-Larraya bikoteari. Partidu hau erabakigarria izan zen, hau irabazita iruñarrek ez baitzuten aukerarik txapela irabazteko.
Azken partida, senior mailakoa, izan zen Iruñako taldeak irabazi zuen bakarra. 22-19 gailendu ziren Ezkurdia-Okiñena bikoteak eskuratu zen Iruñako taldearen garaipena Oronoz eta Madariagaren aurka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario