jueves, 26 de enero de 2012

Pilota: atzoko emaitzak

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Erreka elkarteak antolatzen duen eskuz binakako hamargarren txapelketan, senior elite mailako pilotariak jokoan sartu ziren urtarrilaren 25ean Donezteben.

Gure Txokoako Etxeberri eta Alberdik 18 eta 22 galdu zuten Aralar Mendiko Lanssalot eta Irañetarekin lehen partidan; Errekako Oronoz eta Oberenako Okiñenarek 22 eta 16 irabazi zieten Hernaniko Esnal eta San Sebastian-i; Txarutako Diaz eta Arraztoak 22 eta 15 irabazi zieten Paz Zigandako Iriarte eta Pinari eta Errekako Bendoiro eta Ardoiko Eskuderok 22 eta 17 irabazi zieten Intxurreko Iriondo eta Bolinagari.

Asteazken arratsaldeko jaialdiko lehen partida, dena den, senior bigarren mailako txapelketan gibelera gelditutako partida jokatuko zen: Etxabarrik eta Paz Zigandako Telletxeak 22 eta 12 irabazi zieten Txarutako Aristimuño eta Jauregiri

No hay comentarios: