miércoles, 25 de enero de 2012

Pilota: gaur seniorrak Donezteben

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Erreka elkarteak antolatzen duen eskuz binakako hamargarren txapelketan, senior elite mailako pilotariak hasiko dira jokoan urtarrilaren 25ean Donezteben.


Asteazken arratsaldeko 17:30ean hasiko den jaialdiko lehen partida, dena den, senior bigarren mailako txapelketan gibelera gelditutako partida jokatuko da: Errekako Bereau eta Paz Zigandako Telletxea, Txarutako Aristimuño eta Jauregiren kontra.

Elite mailako lehen jardunaldiari dagokionez, Gure Txokoako Etxeberri eta Alberdi, Aralar Mendiko Lanssalot eta Irañetaren kontra jokatuko dute lehen partidan; Hernaniko Esnal eta San Sebastian, Errekako Oronoz eta Oberenako Okiñenaren kontra ariko dira; Txarutako Diaz eta Arraztoa, Paz Zigandako Rekalde eta Pinaren kontra eta Errekako Bendoiro eta Ardoiko Eskudero, Intxurreko Urretabizkaia eta Bolinagaren kontra.

Gogoratu behar da joan den asteburuan jokatu beharreko jardunaldi guzia bertan behera gelditu zela frontoi guziek zuten hezetasunarengatik eta partida horiek urtarrilaren 29an, igandean jokatuko dira.

No hay comentarios: