jueves, 19 de abril de 2012

Kadeteak Lauko finalean: Txomin Mindegia

Erreka K E, berriz ere punta puntan agertzen zaigu Nafarroako eskubaloi kontuetan.

Berriz ere Errekako talde batek bertze Final Four baterako sailkatzea lortu duelako, oraingoan mutiko kadeteak ditugu solasgai, Nafarroako talde guztien arten 4 hoberenetan sartzea lortu baitute seniorren bidea jarraituz eta Errekakako harrobiaren erakusle finak izanik.

Asuntoa ez da broma. Batez ere Iruña inguruko taldeekin konparatzen bagara, hagitz baldintza zailagoetan egiten dugulako lana, eta, hala ere, emaitzak hango talde haunitzek baino hobeagoak lortzen ari gara Errekan. Loiola, Anaitasuna eta Huarterekin gaude 4 hoberenen artean eta Burlada, Atarrabia, Anaitasunako bertze bi talde, Ardoi, Lagunak, Itxako, Tafalla eta bertze aunitz baino hobe sailkatu gara.

Kadete Hauek, Pilar Olallarekin hasi ziren entrenatzen duela 5 urte eta bi urte berarekin egon ondotik nire eskuetara etorri ziren eta baita nik gustora hartu ere, maila onako taldea zela ikusten nuelako eta hagitz lana ona burutu ahal genuela elkarrekin iruditzen zitzaidalako. Hasieratik ikusten zen nahiko jokalari interesanteak izan zitezkeela hor barruan, eta gure ohiturari jarraituz, lanean hasi ginen beraiekin. Lehendabiziko urteetan aisa galtzen zituzten partidu guztiak, izan ere, bertze taldeetan aunitz lehenago hasten direlako eta gainera egiten dituzten entrenamentuak eta jokatzeko modua partidak irabazteko egiten dutelako gehien bat, eta ez, gure moduan, jokalarien benetako progresioari begira, izan ere, guk jokalariak helduetan onak izatea nahi baitugu eta ez alebin edo infantiletan. Helburu horrekin zuzentzen baditugu entrenamentuak hagitz zaila da emaitza onak lortzea txikietan, baina emaitzak, mantso-mantso ailagatzen dira eta kadeteetarako eta, batez ere, kadete mailako bigarren urterako nabarmendu egiten da jokoa eta horren emaitza partidak irabazten hastea izaten da.

Hauxe gertatu da talde honekin eta aurten, batez ere bigarren fasean, harrigarri hobetu dira eta emaitzak ikaragarriak lortu dituzte lauko finalera ailegatu arte, hasieran, ametsetan ere, pentsatzen ahal ez zena. Gauza da ikasitakoa kantxara trasladatzen eta partiduetan aplikatzen ikasi dutela, irabazteko zer eta nola egin behar den ohartu direla, eta ez hori bakarrik, egin duten garrantzitsuena jakin ondotik...............EGITEA izan da. Erraza da jakitea, baina aunitz zailagoa egitea.....hauek egin dute.

Ez dut inoren izenik aipatuko, denak importanteak direlako eta talde lanari eman behar diogulako meritua, baina bai eskertu nahi diedala lerro hauetatik denei egiten ari direna. Ni aguantatzeko, eta nire exijentzia mailari eusteko ez du edozeinek balio, eta hauek tente puta mateinttu dire nire aintzinean, gogor demontre egin dute lan eta apaltasunez ulertu dute kirolaren mamia........ eskertu nahi diet gehien bat beti, sekula utzi gabe, taldean egon direnei, baina baita taldean egon eta, gauza bategatik edo bertzegatik, ezin izan dutenei jarraitu ere, eta, nola ez, azken bolada honetan taldearekin lanean hasi direnei. Nola ez, nirekin entrenatzen duzuen neskei eta baita batzuetan entrenatzera gelditzen zareten infantilei ere. Eskertu nahi diet Jabiertxo eta Juani partiduetara fin demontre joategatik eta baita guraso guztiei ematen duzuen laguntza eta paregabeko babesagatik, baita Ibani ere, azken bolada honetan izugarrizko apoioa izan dudalako eta lan polita egin duelako. Eskertzen diot Errekari laguntza guztiagatik eta lana nire moduan eta inongo oztoporik gabe egiten uzten didalako beti. Horrela beti lanean segitzeko prest nago..............zuena, guztiena, da meritua eta zuena emaitza, esker mila aunitz eta zorionak bihotz bihotzetik.

Akitzeko barkamenak eskatzen diet jokalariei lauko finalerako partiduetara ezin izanen dudalako joan. Jakin badakit zuen ilusioa zela ni partidu horietara agertzea eta nire asmoa horixe zen, baina neumonia aspergarri honek uste baino luzeago dirau eta, badakizue, nahiak nahiak bertzerik ez dira, eta beti erraten dena......usteak erdi ustel. Beraz, barkaidazue ez egotea zuekin ospakizun moduan hartu behar duzuen pasadizo honetan, baina tira, lagunarteko partiduak eginen ditugu aurten oraindik ere eta hor bai zuekin egonen naizela urteari akabila ederra emateko eta elkarrekin emaitzaz gozatzeko.

Aupa, Mutilak, soberan kunplitu dugu helburuekin, orain gozatu kantxan eta erakutsi zer egiteko gauza zareten. Markagailuari begiratu gabe aritu eta betikoa...................disfrutatuuuuuuu !!!

Gora Lainoaren umeak, zeruaren koloreak eta Errekaren eskubaloi azkarra, bizia, polita eta gozagarria.

Sasoiaaaaaaa.............!!!

TXOMIN MINDEGIA

2 comentarios:

rooney dijo...

Aupa Txow!!!!

Zorionak kadeteei, sekulako demboraldia egin duzue eta ona errekonpentsa; Txominek erran duen bezala, disfrutatu partidu hauetan eta ondo pasa!!!!!!!!! Zorionak ere Jabiertxo eta Juaneri, bikaiña lana!!!!

Txomineri berriz ze erran ez dakidana....HAUNDIA ZARELA TXOW, HAUNDIA!!!!!!!!!!!!!!

Zurea bai meritua, izugarrizkoa gaiñera. Zure eskuetan egoteko aukera izan dut eta sekulakoa da gazteetan erakusten dituzun balore guztiak, zurekin egon garenok badakigu lana dela disfrutatzeko bide bakarra eta ahal den moduan horrelaxe ari gara egiten. Zuk erran ez bezala, entrenamenduetan zuri "aguantatzea" pribilegio bat da, haunditz ikasten baita horrelako entrenamendu gogor eta haundietan.

AUPA TXOW!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

ramontxo dijo...

Marizkurekin erabat ados!!!

ba al da seniorretako norbait, txominen eskuetatik pasa ez dena??ta izatekotan, gutti. Denok gogoratzen ditugu zure entrenamendu latz eta polit hoiek,geroko ezinbertzeko txarlarekin, marlboroa ahoan zenuela...seguraski ez genuen uste entreno hauek hainbertze markatuko zigutenik,eskerrak emateaz ez gara inoiz nekatuko, eskerrikasko txomin!!
Zorionak kadeteei, handia da lortu duzuena, adin hoietan ezta batere aisa hiriburuko taldeei aurre egitea, badakigu zer den hori... asike egurra eta disfrutatu!!
A! eta audo errekuperatu txomin, badakit nolakoa den eritasun alu hori eta nola kostatzen duen gainetik kentziak! pazientzia eta animo!!