martes, 31 de julio de 2012

La Indurain: kronika

Aupa errekazaleak!

Duela bi aste Berako herrian La Indurain froga ezaguna ospatu zen Beran, zonaldeko txirrindulari gehienak hasi ginen martxa, eta hemen dagoen afizioa eusten duen froga nagusia. Urtero bezala bi ibilbide zeuden, batetik luzea eta bestetik motza. Luzean Alfredo Telletxea, David Lasaga, Migui Ezkurra eta neronek parte hartu genuen Errekaren izenean. Iron manean parte hartuz gero ez nuen deus espezifikorik egin, gogoa nuenean ibili baino ez eta ez nekien nola aurkituko nintzen... Dena eman gabe igo nuen Belate, eta talde onak aintzina joan ziren, hala ere denbora ona atera zitzaidan, 5 ordu 49 minutu egin nituen, hala ere, joan den urteko 5 ordu 35 minututik urrun.

Motzean aunitzez jende gehiagok parte hartu zuen, Erreka eta Doneztebe ordezkatzen, nik dakidala: Xabier Bañares, Ana Celayeta eta Santi San Miguel, Miren eta Iñigo Mangado, Juan Mari Apeztegia, Jaime Aguirre eta Juan Mari Apeztegiak. Honetaz gain, Liborio, Txibi eta Ibonek Doneztebetik abiatuta egin zuten itzulia, ikusten denez tropel galanta.. Ea afizio honek jarraitzen duen eta errepideetan elkar ikusteko aukera daukagun!

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: