Laxoa txapelketaren hogeita hamahirugarren edizioko finala jokatzen da larunbat honetan Arraiozen 17:30etatik aintzinera. Doneztebe ordezketatu egonen da bertan bera A taldearekin: Pascual Bertiz (sakalaria), Koldo Legarra (numeroa) eta Jokin Arraztoa eta Javi Bertiz ( kuartoak). Aintzinean Irurita A taldea, gaur egungo txapelduna eta faborito gisa ailegatzen dena: Joseba Urtasun (sakalaria), Guillermo Etxenike (numeroa) eta Xabier Ripa eta Jesus Etxenike (kuartoak).
Goizean Oitz eta Irurita B hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko dute.
Behin finala akituta arraoiztarrek besta polita antolatu dute: arratsaldean eta afaria bitartean trikitixak izanen dira Arraiozko karriketan barna. 21:30ean afaria eginen da Arraiozko frontoian. Afalondoan, 00:30etik 04:30era Obaneuke erromeri taldea ariko da eta 04:30etik aitzinera, Tirri&Tery DJ.
Badakizue, larunbatean denak Arraiotzera… eta Aupa Doneztebe!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario