lunes, 9 de julio de 2012

Pilota: Doneztebe, berriz ere Txapeldun

TTIPI-TTAPA ( http://www.ttipi.net/)

Nafarroako Herriarteko 44. Pilota Txapelketaraen finala jokatu zuten uztailaren 8an Iruñeko Labrit pilotalekuan Iruña eta Doneztebeko Erreka taldeek. Kostata lortu zuen Doneztebeko taldeak txapela, izan ere, lau partidetatik bina irabazi zituzten Iruñeak eta Doneztebek, eta azkenean, desenpatea egindako tantoen arabera erabaki zen. Hala, joan den urtean lortutako txapela aurten ere Doneztebera ekarri du Errekak.

Alebinen mailan, Doneztebeko Telletxea eta Otxotekok 14-18 galdu zuten Iruñeko Oskoz eta Mataren kontra.

Infantil mailan, Bakaikoa eta Medina doneztebarrek erraz irabazi zieten Iruñeko Okiñena eta Iruritari, 18-1eko markagailuarekin nagusitu baitziren. Gainera, infantil mailako jokalari hoberena Joanes Bakaikoa izendatu zuten.

Jubenilen mailako partidan bigarren puntua lortu zuen Errekak. Elizalde eta Lasak 22-17 irabazi zieten Iruñeko Espinal eta Cordoni.

Seniorretan, ordea, ez zuten irabazterik lortu Errekakokek. Bendorio eta Gorritik osatutako bikoteak 6-22 galdu zuen Iruñeko Diaz eta Okiñenaren kontra. Beraz, bina partida irabazita egindako tantoek erabaki zuten txapela, 60 Doneztebek eta 58 Iruñeak.

No hay comentarios: