viernes, 17 de agosto de 2012

Triatlon Ultzama: kronika

Kaixo errekazales!

Igande honetan Ultzaman, urtero bertan ospatzen den triatloia ospatu zen. Guztira 46 kirolarik parte hartu genuen froga luzean, eta bertze hainbertzek froga motzean. Goizeko 11terdietan hasi zen froga luzea, 500 metro igerian leurtzako urtegian. Ura aski beroa zegoenez, neoprenoa ez zuten baimendu, eta gabe egin behar izan genuen igeri. Lehendabiziko bolla arte, nahiko agobiatua jendearen ukituekin, eta erritmoa behar bezala hartu ezinik, bigarren bollara iristen ari ginela, gorputzari buelta eman eta nahiko era txukunean igeri egin ahal izan nuen. Gustora eta hasieran baina azkarrago, 9 minutu inguruan uretik kanpo nintzen.

Transizio nahiko txarra egin nuen, gauzak ez nituelako behar bezala prestatu, eta nahiko denbora galdu nuen. Leurtzatik ateratzeko malda ttiki bat genuen pistaraino, eta uretatik ateratzen sentitzen den itolarria handitu baino ez zitzaidan egin... Pistara iristerakoan, goiti nahiko ongi sentitu nintzen, eta jende nahiko aurreratu nuen, banekien hori zela niretako tokirik onena, beherakoan oso trebea ez bainaiz.

 Uztalakortako gainara iritsi eta ziztu bizian Alkotzera. Beherakoan nire taldekide bat lurrean ikusi eta nola zegoen ikusteko gelditu nintzen, hortik aintzina ez nuen lehen bezain beste arriskatu (nirekin goian zeudenek, 3 minutu atera zizkidaten Alkozen..), zelaira iritsi eta han bai, a tope Alkotzera iritsi arte. Alkotzen transizioa lehen baino azkarrago egin, eta lasterka Larraintzarrera. Lasterka sentsazio onekin ibili nintzen, eta 3 postu aurreratu nituen, Larraintzarrera ordu bete eta 6 minututan iristeko, gustora, hogeigarren sailkapenean, eta orokorrean sentsazio onekin. Hemendik bi astera Larra Larrau luzea dut eta hiru astera berriz Donibane Lohitzuneko Iron man erdia, ea han nola sentitzen garen...

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: