sábado, 15 de septiembre de 2012

Gaur, gazteen laxoa finala

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Ligaxkako sailkapenean lehenbiziko eta bigarren izan diren Doneztebe B eta Arraiozek jokatuko dute Laxoa Elkarteak antolatutako gazte mailako txapelketaren finala irailaren 15ean, larunbat goizeko 11:30etik aitzinera Arraiozko plazan.

Hain zuzen, ligako azken jardunaldian elkarren indarrak neurtu zituzten bi talde hauek. Bertze bi partidak irabaziak zituztenez, dagoeneko finalerako sailkapena segurtatua zuten. Arraiozen jokatutako partidan, Doneztebe B nagusitu zen, 5 eta 7. Oizen, Doneztebe Ak 3-7 irabazi zion herriko taldeari. Honela, ligaxkako sailkapenean Doneztebe B izan da lehenbizikoa, Arraioz bigarren, Doneztebe A hirugarren eta Oiz laugarren.

Orain arteko partidak zazpi jokoetara egin badira ere, finala bederatzira jokatuko da. Arraiozko taldeak bortz pilotari erabili ditu, Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi, Mikel Organbide eta Pello Telletxea eta horietako lau ariko dira finalean. Donezteberekin Julen Larretxea, Aitor Arozena, Gorka Iribarren eta Iñaki Maylin ariko dira.

Finalaren ondotik, sari banaketa eta luntxa izanen da pilotari eta zaletuendako.

No hay comentarios: