Kaixo errekazaleak!
Aste bat pasa da New Yorkeko maratoia egitera joan nintzenetik.. Dakizuenez lasterketa bertan behera geratu zen ospatzeko 40 ordu baino guttiago falta zirenean... Haraino joan eta gero pentsatzen ahal duzue izandako desilusio eta tristura. Mundu osoko jendea han zegoenean holako gauza bat bertan behera geldi zitekeenik ez zuen inork uste, are guttiago denek gure dortsala eskuetan hartuta izan eta gero... Baina interes haundiak zeuden jokoan, AEB-etako lehendakaritza tarteko... Gauzak hola azkenean maratoia bertan behera geratu zen...
Hori bai, hara lasterka egitera joanak ginen, eta goizean Zentral Parken geratu ginen asko eta asko lasterka egin eta maratoia egin zitekeela erakusteko. Ez naukan oso argi zer eginen nuen, 10, 20 edo zenbat kilometro, baina nahiko ongi sentitu eta polarrak 42,195 metro markatu arte ez nintzen geratu..jeje! Nahiko gustora geratu nintzen egindako saioarekin, eta hein batean bederen, ez egitearen disgustoa piska bat gozatu nuen...
Bertzalde badirudi 5 urtez dortsala gordeko digutela erraten digutela, dirua ez badute itzuliko ere... Erabakia hartu nuen, eta gaur egun bederen ez dut hara itzultzeko gogorik... Urteren batean Errekako historikoek hara joateko asmoa erakutsiko balute, holako bidaia batean agian bai, baina bertzela...
Kronika luzeagoa ondorengo linkean duzue:
http://mugidi.blogspot.com.es/2012/11/new-york-ezinezko-amodio-baten-histora.html
GORKA BIDEGAIN
No hay comentarios:
Publicar un comentario