viernes, 2 de noviembre de 2012

Ihardunaldi berri baten atarian

Atzo lortutako garaipenaz gozatzeko denborarik gabe, bihar Ligako partidu berri bat izanen dute gure seniorrek. 20:00etan jokatzen dute Hnos. Indurain Polikiroldegian Beti-Onak taldearen kontra. Nahiz eta Atarrabiakoek ez duten Liga hasiera sobera ona egin, partidu zaila izanen da Errekarentzat, dudarik gabe.

Donezteben hiru partidu ikusteko aukera izanen dugu. Infantil mutilak eta aurrealebinak goizean ari dira. Jubenilak, aldiz, arratsaldeko 16:30etatik aintzin ari dira La Merced taldearen kontra. Denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute Iban eta Txomin Mindegiaren mutilek.
Ihardunaldiko partidu guztiak ezkerraldean ikus ditzazkezue.

No hay comentarios: