miércoles, 14 de noviembre de 2012

Txirrindularitza: bilera Errekaren egoitzan

TTIPI-TTAPA

Nafarroako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza berriak, kirol hau Bidasoaldean berrindartzeko bilera batera deitu ditu eskualdeko klubak eta interesatuta dauden guztiak. Duela urte batzuk txirrindularitzak bailaran zuen indarra berreskuratu nahi da. Probak antolatu, txirrindularitza eskolak sortu... nahi dituzte. Horregatik bilera batera deitu ditu eskualdeko klubak eta interesatuta dauden guztiak. Bilera azaroaren 16an, ortzirala, arratsaldeko 19:00etan izanen da Erreka elkartearen egoitzan.


No hay comentarios: