miércoles, 2 de enero de 2013

Ttipi-Ttapako web orrian..

www.ttipi.net

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Doneztebeko Erreka elkarteak urtea kirol eginez akitzeko aukera eman zuen. Erantzuna ezin hobea izan zen, ehun mendizale igo baitziren goizean Mendaurrera eta 200 korrikalarik baino gehiagok hartu baitzuen parte VII. San Silvestre lasterketan.

San Silvestre laisterketari dagokionez, ukaezina da izugarrizko arrakasta duen proba baten aintzinean gaudela. Zazpigarren edizioa bete duen honetan, 200 korrilarik baino gehiago parte hartu zuten, giro bikain batean. Laisterketa herrikoia nonbait baldin bada, urtetik urtera gero eta indartsuago ageri zaigu Doneztebeko San Silvestrea. 120 korrikalari helduen kategorian atera ziren eta 85 kategoria ttikiagoetan. Herritarrek ere gogoz hartzen dute lasterketa, 71 doneztebar atera baitziren lasterka.

Mutilen senior kategorian, Iñigo Agirre doneztebarrak bertzeak baino koxka bat goitiago dagoela erakutsi zuen berriz ere. Bigarren ere bertze doneztebar bat izan zen, Xanti San Miguel eta hirugarren, Joseba Larralde beratarra. Nesketan ere, garaipenak izen berezia dauka azken urteetan, Maika Ariztegi iturendarra. Teresa Jadraque izan zen bigarren eta Maria Telletxea doneztebarra hirugarren.

Sari banaketan, Niko Mindegia eta Ibai Meoki eskubaloi jokalariak, Miguel San Miguel Doneztebeko alkatea eta Juan Telletxea Errekako presidente izan ziren. Gainera Eguberrietako produktuen 25 lote ere zozketatu ziren parte hartzaileen artean.

MUTILEN SAILKAPENA
1- Iñigo Arregui 11,33
2- Xanti San Miguel 11,42
3- Joseba Larralde 11, 59
4- Fermintxo Oteiza 12:11
5- Andoni Lasaga 12:19

NESKEN SAILKAPENA
1- Maika Ariztegui 13:59
2- Teresa Jadraque 14:09
3- Maria Telletxea 14:22
4- Leire Telletxea 15:04
5- Olivia Jadraque 15:12

Urtarrilaren 31n, goizean ehun mendizale inguru elkartu ziren Mendaurren, urte zaharrari adio erran eta urte berriari ongi etorria emateko.

No hay comentarios: