miércoles, 6 de febrero de 2013

Pilota: gaur Elite eta 22 urtez azpiko finalerdiak

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Erreka elkarteak antolatutako hamekagarren eskuz binakako pilota txapelketaren baitan, 22 urtez beheitiko eta elite mailako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 6an, asteazken arratsaldeko 5:30etik aizinera Sunbillako udal pilotalekuetan.
 
Hasiera batean Donezteben jokatzekoak ziren partidak, baina frontoiaren hezetasuna dela eta Sunbillako frontoian jokatzea erabaki dute, hau egoera onean dagoelako.
 
Lehenbizi, 22 urtez beheitikoen txanda izanen da. Lehenbiziko finalerdian, Amurrioko Goikolea eta Oiarpeko Imaz, Astigarragako Barandiaran eta Gurutzealderen kontra ariko da. Bigarren finalerdian, Oiarpeko Ugalde II eta Ugalde I.ak, Añorgako Maiza eta Azkoitiako Zendoia izanen dituzte arerio.
Elite mailako lehenbiziko finalerdian, Errekako bi pilotari izanen dira aurrez aurre. Gorritik Hernaniko Esnal izanen du lagun aitzineko koadroetan eta Beñat Oronoz lesakarrak Oberenako Okiñena beteranoa gibelean.
 
Bigarren finalerdian, Ilunpeko Larrañaga eta Usurbilgo Altuna, Tolosako Belloso eta Oberenako Etxamendiren kontra ariko dira.
Irabazleek, otsailaren 23an jokatuko diren finaletako lehenbiziko txartelak eskuratuko dituzte. Igandean jokatuko dira kategoria ttikienetako finalerdiak.

No hay comentarios: