domingo, 28 de julio de 2013

Laxoa: Doneztebe finalera!!!



Aunitz sufrituta, baina Doneztebe A taldeak datorren larunbatean Doneztebeko Bear-Zanan jokatuko den finalerako txartela eskuratu du. Joaneko partiduan 9-5 irabazi ondoren sei joku egitearekin aski zuten herrikideek, baina ez dute batere bide erraza izan sailkapena lortzeko. Izan ere 4-0, 6-2 eta 8-4 galtzen joan dira. Hori bai, partidu bukaera  bikaina egin ondoren 8-9 irabazi dute norgehiagoka. Zorionak eta orain txapelaren bila!!!

No hay comentarios: