martes, 24 de septiembre de 2013

Euskaraz bizi nahi dut Lasterketa Donezteben

Malerreka mailako "Euskaraz bizi nahi dut" laisterketa Donezteben burutuko da igande honetan. 11:00etan haurrak aterako dira eta 12:00etan helduak. Bortz kategoria desberdin izanen dira, adinaren arabera banatuak.

Izena emateko 15 urtetik beherakoek 2 euro ordainduko dituzte eta 15 urtetik gorakoek 5 euro. Udaletxe atarian izanen da irteera eta helmuga.

Malerrekako Euskara Zerbitzua da laisterketaren antolatzailea, baina Erreka Kirol Elkartea, bertze erakundeekin batera, antolaketa lanetan laguntzen ari da. Guk prestatu dugu ibilbidea, eta Elkartearen esku egonen da kruzeetan egoteko jendea bilatzea.

Badakizu, galtza motzak eta kirol-oinetakoak jarri eta etorri Doneztebera igandean!!!!

No hay comentarios: