Joseba Legarra, lehendakari berria |
1-
Joseba Legarra Erasun. Doneztebarra. 29 urte. Nolatan Erreka Kirol Elkarteko
lehendakaria?
Ba ez dakit, Errekaren barrenin nere bizitzan egin
duten ibilbidearen bertze pauso bat dela erranen nuke. Ttiki ttikitatik Errekak
antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen hasten zara, herriko krosa, mendi
bueltak, pilota, eskubaloia… gero, pixkot heldutzean, laguntzen ere hasten
zara, talderen bateko entrenatzaileari laguntzen edo eguberritako saskia
osatzen adibidez. Behin dinamika horretan sartuta, ahal duzun guzia egiten duzu
momentuko zuzendaritza taldeari behar den gauza guztietan laguntzeko eta
azkenik zuzendaritza talde berri bat osatzeko proposamena egiten dizute.
2-
Erran beharrik ez dago, ez zaudela bakarrik. Aurkeztu nor izanen diren zure Zuzendaritza Batzordeko lagunak...
Lauko
talde bat osatu dugu. Txibi Uterga, Koldo Lagarra eta Paxkual Bertiz izanen
dira nirekin batera zuzendaritzan egonen direnak.
Txibi
lehendakari ordea izanen da, Koldo diruzaina eta Paxkual berriz idazkaria. Hala
ere, erran beharra dago, lanak ez direla sobera personalizatuak egonen eta dena
denon artean egiten saiatuko garela, bakoitzaren kargu konkretuari kasu
haundirik egin gabe.
Hiru
hauek ere, nire gisa, gazte gaztetatik Errekaren munduan sartuak egon dira,
parte hartzen, edozein gauzetan laguntzeko prest, Errekarengatik gauzak ahalik
eta hobekien egiteko gogoz… Beraz talde polita osatu dugula uste dut, denborak
erranen digu.
3-
Komisioak ere antolatu dira, lanak ahalik eta gehin banatzeko: eskubaloia,
Eguberriko Saskia, Herri Krossa + San Silvestrea, Komunikazioa. Eta sekzio
ezberdinetako bokalak... Lan talde polita elkartu da hemen ere, ezta?
Bai
hala da, eta hori guretzako laguntza ikaragarria da. Horregatik, aurreko
zuzendaritza taldeak, azken 10 urte hauetan egin duen lan bikaina goraipatu
nahiko nuke. Jarduera guztietan laguntzaileak zituzten arren eta jendea, gu
erraterako, laguntzera hurbiltzen zitzaien arren, lanaren zama guztia haiek
eramaten zuten, eta nola gainera. ZORIONAK!
Hagitz
lan talde polita osatu da bai, bakoitza bere alorrean buru belarri lanean, eta
denak gainera ilusioz eta Erreka geroz eta haundiagoa egiteko asmoarekin.
4-
Ze ideak dituzue? Zein da zuen helburua?
Gure
helbururik garrantzitsuena orain arte egindakoa mantetentzea da eta hortik
aurrera hobetzen ahal bada hobetzea. Egia da gauza berriak egitea beharrezkoa
izaten dela eta idei batzuk ere baditugu, baina hori oraindik sekretuan gorde
nahiko genuke.
5-
Nola ikusten duzu Kirol Elkartearen gaur egungoa? Osasuntsu dago Elkartea?
Ongi
ikusten dut eta arrunt osasuntsu gainera. Horren adierazle argiena jendeak
lanerako duen gogoa da. Ez nuke hau erranen zuzendaritza batzordea bakarrik
ikusiko banuke, edo lan taldeak osatzeko jendea ezin bilatuz ibiliko bagina,
edo antolatzen diren ekintzetan jendeak ez balu parte hartuko… Ikusi bertzerik
ez da egin behar Elkartearen sekzio desberdinetan zenbat ume, gazte eta ez hain
gazte dagoen sartuta eta antolatzen diren jardueretan (krosa, san silvestrea,
mendiaren eguna…) zenbat jende etortzen den, bai laguntzera, ikustera edo parte
hartzera.
6-
Eta etorkizunari begira... baikor zara?
Baikor
naiz bai, gaur egungo egoera ikusita zer erranen dut ba. Eskubaloian zenbat
neska eta mutiko talde, pilotariak, korrikalariak, triatletak, mendigoizaleak…
denetik daukagu eta jendeak, bai herrikoak eta baita ingurukoak ere, kirola
egiteko gogoa duen bitartean, hortxe
egonen gara ahal dugun guztian laguntzeko, antolatzeko, bideratzeko…
Beraz jendeak kirola egiten duen bitartean hor
egonen da ERREKA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario