Errekako jubenilek 39-36 galdu genuen ortziralean. Partidua oso ongi hasi genuen: defentsan gogor eta erasoan lasai eta efektibo izanez. 8-15 irabazten jarri ginen baina hor hautsi zen dena. Konfiatu egin ginen, defenditzeaz atzendu eta huts egin genuen atakean. Horrela, deskantsora 18-18 joan ginen.
Bigarren zati hasieran berriz lasaitu eta ongi aritu ginen atakean baina defentsan ahul xamar. 4 goleko abantaila hartu genuen baina defenditu gabe ezin da irabazi eta erasoan nerbioak hasi zirenean partidoa eskapatu zitzaigun. Bi taldeak gaizki ibili ginen defentsan partidu guztian zehan, baina erasoan azkeneko minutu horietan haiek ongi aritu ziren bitartean guk huts asko egin genituen.
IBAN MINDEGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario