martes, 22 de octubre de 2013

XII. Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketa

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Hamabigarren aldiz Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketa antolatu du Erreka Kirol Elkarteak. Txapelketa urtarrilaren erdialdera hasiko bada ere, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea eta azaroaren 17ra arte egonen da irekia. Apuntatu nahi duenak posta elektronikoz egin behar du salaae@gmail.com helbidera mezua bidaliz edo bertzela, izena emateko orrian, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa apuntatuz.

Zazpi kategoriatan banatuta jokatuko da txapelketa, kanporaketa sistemaren bitartez. Benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorren bigarren mailakoak eta elite mailakoak ariko dira. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da, elite mailako seniorretan izan ezik, honetan antolatzaileek pilotariak gonbidatuko baitituzte.

Txapelketako partidak igande goizez jokatuko dira, seniorrenak izan ezik, hauek asteazken arratsaldeetan jokatuko direlako. Txapelketa akitu, berriz, otsaileko azken astean edo martxoko lehenbizikoan eginen da.

No hay comentarios: