viernes, 10 de enero de 2014

Pilota Txapelketaren lehen ihardunaldia

TTIPI-TTAPA (www.ttipi.net)

Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako XII pilota txapelketako lehen jardunaldia urtarrilaren 8an jokatu da. Asteazken arratsaldean, bigarren mailako senior kategoriako partidak jokatu zituzten Eratsun eta Doneztebeko pilotalekuetan. Igande honetan, berriz, infantil eta jubenil mailako lehen kanporaketak jokatuko dituzte.

Eratsungo lehenbiziko partidan, Errekako Elizalde eta Iparraldeko Agerrek 18 eta 13 irabazi zieten Zegamako Intxausti eta Txorens-i. Behar-Zanako Loidi eta Errazkinek 18 eta 3 irabazizieten Lagunak-eko Senosiain eta Zaranton II.ari; Oberenako Vidan eta Etxegoienek 18 eta 14 irabazi zieten Andoaingo Loitegi eta Otañori; Aurrera Saiazeko Ormazabal eta Urbieta II.ak 18 eta 9 irabazizieten San Migueleko Goñi eta Errekako Goñiri; Oiarpeko Hernandez eta Imazek hiru tantutan utzi zituzten Pilotajaukuko Zelaia eta Alustiza eta Huarteko Loban eta Iraizoz 18 eta 9 nagusitu zitzaizkien Buruzgaingo Etaio eta Martikorenari.
Doneztebeko pilotalekuan jokatutako partidetan, Errekako Jaunarena eta Anduezak 10 eta 18 galdu zuten Hernaniko Urkizu eta Lizeagarekin; Zegamako Azketa eta Atxak 18 eta 8 irabazi zieten Lagunak-eko Zaranton I eta Iragiri; Astigarragako Barandiaran eta Errekako Mindegiak 18 eta 10 irabazi zieten Oreretako Aranburu eta Lizasori eta Aurrera Saiazeko Labaka eta Imazek tantu bakarrean utzi zituzten Pilotajaukuko Arnanz eta Etayo.

Jubenilak eta infantilak hasiko dira
Malerrekako txapelketan, pixkanaka lehian hasiko dira bertze kategorietako pilotariak ere. Honela, infantilen lehen jardunaldia jokatuko du urtarrilaren 12an, igande goizeko 9:30etik aitzinera Sunbillan eta Iruritan.


No hay comentarios: