sábado, 8 de febrero de 2014

Pilota: finalerdiak erabakiak

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketan, bigarren mailako senior eta elite mailako finalerdiak jokatu ziren asteazken arratsaldean Doneztebeko pilotalekuan. Hortaz, bi kategoria nagusietako finalistak zein izanen diren erabaki da.
Bigarren mailako seniorretan, Andoaingo Escudero I eta Elustondok 22-18 irabazi zieten Errekako Jaunarena eta Anduezari eta Oiarpeko Hernandez eta Imazek ere 18 tantutan utzi zituzten Aurrera Saiazeko Urbieta I eta Labaka.
Elite kategorian, berriz, Buruzgaingo Esain eta Huarteko Tabar-ek 22 eta 13 irabazi zieten Errekako Bendoiro eta Lasari eta Oberenako Diaz eta Iturriagak 22 eta 15 irabazi zieten Irurtzungo Ongay eta Altsasuko Peñas-i.

Benjamin eta alebinetako finalerdiak igandean Donezteben
Bi kategoria ttikienetako finalistak, berriz, benjamin eta alebin mailakoak, igande goizeko 10etatik aitzinera erabakiko dira Donezteben eta ez Iruritako Aranabia pilotalekuan, hasieran iragarria zegoen bezala.
Benjamin mailan, Ilunpeko Arzallus eta Arrizabalaga, Andoaingo Arrillaga eta Belokiren kontra ariko dira eta Lazkaoko Iribarria eta Zubizarreta, Zestoako Ruiz eta Sasiainen kontra.
Ondotik, alebin mailan, Añorgako Albeniz eta Unanue, Ilunpeko Egiguren eta Alberdiren kontra ariko dira eta Ardoiko Igoa eta Etxague, Urretxuko Izagirre eta Garciaren kontra.

Kadeteak Sunbillan
Sunbillan, kadete mailako pilotariak ariko dira, igande goizeko 10:00etatik aitzinera.
Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe) - Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka)
Gaskue (Erreka) eta Gil (Esteribar) - Garcia eta Cordon (Oberena)
Bikuña eta Alberdi (Antiguo) - Marcos (Titin III) eta Murua (Lazkao)
Exposito (Añorga) eta Oñaederra (Azkoitia) - Zubizarreta eta Alberdi (Lazkao)

No hay comentarios: