FINAL FOUR 2019

DONEZTEBE

APIRILAK 13-14

viernes, 14 de febrero de 2014

Pilota: Kadeteen finalerdiak

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketan, kadete mailako finalerdiak jokatuko dira otsailaren 15ean, larunbat arratsaldeko 5etan hasita Doneztebeko udal pilotalekuan. Honela, finalista gehientsuenak erabakiak geldituko dira.
Lehenbiziko partidan, Oberenako Garcia eta Cordón, Errekako Salaberria eta Mariezkurrenaren kontra ariko dira eta bigarrenean, Titin IIIeko Marcos eta Lazkaoko Murua, Lazkaoko Zubizarreta eta Alberdiren kontra.

No hay comentarios: