miércoles, 5 de marzo de 2014

Bidasoako kontrabandistak

Abian da "BIDASOAKO KONTRABANDISTAK" 2014ko edizioa, oinez 7 etapa eta BTTz4 edo 7
etapatako ibilbide zirkularra Bidasoako bailaran barna, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi lurraldeak
zeharkatuz. Teknikoki ibilbide erreza bada ere, distantziak eta desnibelak gogorra dira.

Kontrabandoa, mugako lurralde hauetan aspalditik egiten zen lanbidea, ibilbide honen ildo nagusia
da, natur eremu zoragarrietan barna eta Kantauriko kostaldeko eta Pirineoko herri ederrak elkartuz.
Aterpetxe eta landa etxe turistikoek osaturiko alojamenduen sareak etaparen bukaeran ongi etorria
emango dizugu, gure goxotasun eta sukaldaritza onarekin.

Halaxe, eta zirkuituari 2014ko hasmenta emateko, "LAN GAUA 2. edizioa" antolatu dugu,
kontrabandista ohi batek gidatutako eta kontatutako mendi martxa. Aurten Oiartzungo Arritxulo
aterpetxetik abiatu eta Lesakako Endara auzoan barna ibiliko gara. Denetara, 9,5 km luzeera eta 30rduko
iraupena. Anima zaitezte !!

KONTRABANDISTAK S.L.

No hay comentarios: