jueves, 26 de junio de 2014

Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
 
Ekainaren 28an jokatuko dira Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketako finalak Doneztebeko pilotalekuan, larunbat goizeko 9:30etik aitzinera.
 
Benjaminetan, Arrillaga eta Zubizarreta (Lazkao), Otxoa-Rivasen (Txukun Lakua) kontra ariko dira.
Alebinetan, Igoa eta Perez (Ardoi); Labaka eta Alberdiren (Ilunpe) kontra ariko dira.
 
Infantiletan, Aranguren (Usurbil) eta Sein (Oiarpe); Telletxea (Erreka) eta Apezetxearen (Umore Ona) kontra ariko dira
 
Kadetetan, Salaberria (Erreka)eta Moreno (Titin III); Oberenako Garcia eta Cordonen kontra ariko dira.
Jubeniletan, azkenik, Markinako Arrizabalaga eta Urizar (Markina), Errekako Bakaikoa eta Medinaren kontra.
 
Eskuko pilota partidez gain, Doneztebeko erremonte eskolakoen eskutik erremonte partida bat ere jokatuko da gero: Eloi Garcia eta Julen Larretxea, Aitor Arozena eta Xabier Azpirozen kontra.
 
Partiden ondotik, Luis Martinek emandako bi urdaiazpiko “pata negra” zozketatulo dira eta sari banaketan izanen dira Julen San Miguel eta Koteto Ezkurra erremontelari profesionalak ere.

No hay comentarios: