viernes, 27 de junio de 2014

ONGI PASA HERRIKO BESTAK!!!

PROGRAMA ( www.ttipi.net)
 
Ekainaren 27a ortzirala
20:00 Suziria botako dute Herriko Etxetik Doneztebarrak elkarteko eta Mendi Abesbatzako ordezkariek.
Ondotik Karrika-dantza Corco txarangak eta txistulariek alaitua. Ohitura den bezala, ostatuetan eta elkarteetan zopak izanen dira afaltzeko.
00:00-03:30 Dantzaldia Jalisko Band taldearekin.
 
Ekainaren 28a larunbata
Udal txikia
09:00 Diana Corco txarangak girotua.
09:30 XXIV. Josetxo Ezkurra Memorialaren Pilota Txapelketako finalak.
11:00 Herriko Etxean ongietorria Txikien Udalari. Ondotik alkate txikiak eta zinegotziek suziria botako dute. Erraldoiak eta buruhaundiak, Txistularien Bandak lagunduta.
11:30 Meza, Txikien Udalbatza buru dela eta erraldoiek, buruhaundiek eta txistulariek lagunduta. Ondotik euskal dantzak, dantzari txikien eta txistularien eskutik. Buruhaundiak eta zezen txikiak herriko karriketan barna ibiliko dira.
12:00 Gazte Burrunbarekin triki poteoa.
14:00 Gazte Burrunbaren eskutik bazkaria Intzakardin.
14:30 Txikien Udala aukeratzen parte hartu duten haur guztiendako bazkaria.
16:00-20:00 Haurrendako kart-ak eta puzgarriak Bearzana pilotalekuan eta tren turistikoa.
16:30 Gazte Burrunbaren X. urteurreneko ospakizuna.
17:00 Gazte Burrunbaren eskutik jokoak.
19:00 Gazte Burrunbaren eskutik poteo musikala.
20:00 Herriko Etxean, Txikien Udalbatzak bere agintaritza utziko du. Egun honen oroigarri gisa, Txikien Udalbatzako kideei diploma bana emanen zaie.
20:00-22:00 Dantzaldia Gaubela musika taldearekin.
22:15 Suzko zezena Bearzana frontoian.
01:00-04:00 Dantzaldia Gaubela musika taldearekin.
 
Ekainaren 29a, igandea
San Pedro eguna
09:00 Diana Corco txarangak girotua.
11:00 Meza Nagusia, Mendi Abesbatzak kantatua. Ondotik bandera dantza, Trapatan eta bertze dantzak ­Erreka dantza taldearen eta txistularien eskutik.
11:00 Erraldoiak eta buruhaundiak, Txistularien Bandak lagunduta.
13:30 Aperitiboa Herriko Etxean.
18:30 Kalejira Erreka dan­tza taldekoekin.
19:00 Erreka dantza tal­dearekin dantza tra­dizionalak Bear­zanan.
20:00-22:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.
22:30 Su artifizialak.
00:30-03:30 Dantzaldia Laiotzekin.
 
Ekainaren 30a astelehena
09:00 Diana Corco txarangak girotua.
10:00 Mus Txapelketa.
11:00 Buruhaundiak eta zezen txikiak herrian barna.
11:30 Eskubaloi partidak kiroldegian.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Haurrendako jokoak Intzakardin, gurasoek antolatuta.
20:00-22:00 eta 00:30-03:30 Dantzaldia Oharkabe musika taldearekin.

No hay comentarios: