martes, 1 de julio de 2014

Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak jokatu ziren larunbatean

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Ekainaren 28an jokatu ziren Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketako finalak Doneztebeko pilotalekuan. Aurten, Erreka elkartea arduratu da antolaketaz eta 300 bat lagunek ikusi zituzten azken partidak.
Benjaminetan, Lazkaoko Arrillaga eta Zubizarretak 18-12 irabazi zieten Txukun-Lakuako Otxoa eta Rivas-i.
Alebinetan, Azpeitiako Ilunpeko Labaka eta Alberdik 18-9 irabazi zieten Ardoiko Igoa eta Perez-i.
Infantiletan, Usurbilgo Aranguren eta Oiarpeko Sein-ek 18 eta 4 irabazi zieten Errekako Telletxeari eta Ilunpeko Iriarteri. Azpeitiarra, Apezetxea goizuetarraren ordez aritu zen finalean.
Kadetetan, Errekako Salaberriak eta Morenok (Titin III) 18-6 irabazi zieten Añorgako Exposito eta Oberenako Cordon-i.
Jubeniletan, Markinako Arrizabalaga eta Iurretako Otaduyk 22 eta 14 irabazi zieten Zegamako Matxin eta Errekako Medinari. Iurretako pilotaria Urizar markinarraren ordez eta Zegamako pilotaria Errekako Bakaikoaren ordez aritu ziren finalean.
Eskuko pilota partidez gain, Doneztebeko erremonte eskolakoen eskutik erremonte partida bat ere jokatu zen.
Partiden ondotik, Luis Martinek emandako bi urdaiazpiko zozketatu ziren eta sari banaketan izan ziren Julen San Miguel eta Koteto Ezkurra erremontelari profesionalak eta Jon Jaunarena esku pilotaria ere. Nafarroako eta Euskadiko Pilota Federazioko presidenteak, Montxo Iriarte eta Patxi Jauregi ere Donezteben izan ziren.

No hay comentarios: