jueves, 2 de octubre de 2014

Erreka Dantza Taldea: izandako emanaldiak... eta datozenak!!!

San Pedroko emanaldia eta gero, uda guztian herriz- herri ibili dira gure dantzariak!
Uztaila bukaeran Elizondoko Baztandarren Biltzarrean egon ziren, abuztuan Ezkurran eta Legasako bestetan eta iraila hasieran Eratsunen.
Ordu beteko emanaldiak izan dira, hauetan dantza tradizionalak eta modernoak eskeiniz. Esan beharra dago dantzari gazteak parte hartu dutela eta baita Doneztebeko musikariak ere.

Ikasturte berria hasi besterik ez da egin eta ekitaldiz beteta jarraitzen dute:

Urriak 5, igandea, goizeko 12:30etan Bertizen (Ate irekien eguna).
Urriak 11, larunbata, arratsaldeko 19:00etan Harriondoa kultur etxean (Lesakan).Emanaldia musika eta dantza modernoetan oinarritua, argi jokoekin.
Azaroak 1, larunbata, Baluarten.

Gure emanaldiez gozatzera gonbidatzen zaituztegu!!  Eta eskerrik asko udan herriz - herri gurekin egon zaretenei!!
ERREKA DANTZA TALDEA

No hay comentarios: