miércoles, 8 de octubre de 2014

Malerreka Txapelketa: izen emateak zabalik

TTIPI-TTAPA (www.ttipi.net)

Erreka Elkarteak antolatutako Malerrekako XII. Eskuz binakako pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu dute azaroaren 2ra arte. Heldu den urteko urtarrilaren erdialdera hasita, zazpi kategoriatan banatuak ariko dira pilotariak: benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak, bigarren mailako seniorrak eta senior elite. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da, senior elite kategorian izan ezik, hemen pilotariak gonbidatu eginen baitituzte.

Kanporaketa moduan jokatuko da txapelketa eta finalak otsailaren azken astean edo martxoko lehendabizikoan izanen direla aurreikusten dute antolatzaileek. Izen ematea posta elektroniko bidez egin daiteke (salaae@gmail.com) eta izen emateko orrian, telefonoaren zenbakia eta posta elektroniko helbide bat jarri behar dira. Parte hartzeko federazio lizentzia eguneratua ere derrigorrezkoa da.

No hay comentarios: