miércoles, 13 de enero de 2016

Josetxo Ezkurra Memoriala

www.erran.eus
Lau eta erdiaren barrenean jokatuko den buruz buruko txapelketa martxoan abiatuko da eta otsailaren 7ra arte apuntatzen ahal da
Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita seigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du. Eskuz banaka eta lau eta erdiaren barrenean jokatuko den txapelketan, benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako pilotariek eman dezakete izena otsailaren 7a bitarte. 

Horretarako, salaae@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da eta izen emateko orrian, telefono zenbaki bat eta posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dira.
Txapelketa martxoaren 6an hasiko da eta ekainaren azken astean, Doneztebeko San Pedro bestetan jokatuko dituzte finalak. Maila guztietan txapelketa irekia izanen da eta kanporaketa moduan jokatuko da. Igande goizez jokatuko dira partidak.

No hay comentarios: