martes, 24 de mayo de 2016

Pilota: Herriarteko Txapelketa

www.erran.eus 
Nafarroako Herriarteko 47. Pilota txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan. A multzoan Bera eta Leitza arteko derbiaz gain, Doneztebe Larraunen kontra aritu da Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Lau partidak irabazi zituzten doneztebarrek. 
B multzoan, Lekunberrin Larraun eta Doneztebe izan ziren aurrez aurre eta kanpokoek irabazi zituzten lau partidak. Alebinetan, Doneztebeko Xuban Ilarregi eta Aitor Agestak 18-6 irabazi zieten Goldarazena eta Garaño larraundarrei; infantiletan, Patxi Loiarte eta Gaizka Agirrek 18-4 irabazi zieten Galarza eta Irastortzari; jubeniletan, Doneztebeko Iker Salaberria eta Ion Mariezkurrenak 22-5 irabazi zieten Aldaregia eta Gurreari eta seniorretan, Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Jon Gorritik 22-8 irabazi zieten Mitxaus eta Galarzari.

No hay comentarios: