jueves, 15 de septiembre de 2016

Eskubaloia: Gaztetxoen entrenamentuak

2016-2017 denboraldian, eskubaloiko jokalari gaztetxoenen entrenamenduen egun eta orduak, hauek izanen dira :

ALEBINAK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, hau da, 2005/2006 urteetan jaiotakoak.

Printzipioz talde mixtoa izanen da, baina izena ematen duten neska eta mutiko kopuruaren arabera taldekatzeak aldatu eginen ditugu.

Entrenamenduak: astelehen eta ortziraletan 17:30etatik 18:30etara.

Ortziral honetan hasiko dira entrenatzen, irailak 16an.


BENJAMINAK

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak, hau da, 2007/2008 urteetan jaiotakoak.

Talde hau mixtoa izanen da.

Entrenamendua: ortziraletan 16:00etatik 17:00etara.

Heldu den astean hasiko dira entrenatzen, irailak 23an.


PREBENJAMINAK

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak, hau da, 2009/2010 urteetan jaiotakoak.

Talde hau mixtoa izanen da.

Entrenamendua: asteazkenetan 16:00etatik 17:00etara.

Heldu den astean hasiko dira entrenatzen, irailak21an.


OHARRA: edozein zalantza izatekotan tade bakoitzeko entrenatzaileekin argitzen ahalko duzue edo bertzela, David Mindegia edo Joseba Legarrarekin harremanetan jarri.

No hay comentarios: