lunes, 27 de marzo de 2017

JUDO: AZKENEKO BERRIAK

Kaixo!

Judo taldea inoiz baino indartsuago dugu!!

Isilean gogor entrenatzen dabiltza ,eta  urtero bezala hasi dira lehiaketa desberdinekin. 

Txikietatik helduenetara, guztiak ari dira lehian, eta dagoeneko lehenendabiziko sailkatua badugu Donezteben! Infantiletan Aritz Zulaika  Valentziaraino abiatuko da apirilan Infantileko Espainiako txapelketan parte hartzeko.
Zorionak Aritz!

Aldi berean oraindik infantil mailako hirugarren fasea falta zaie larunbat honetan Saioa Atxalandabaso eta Eñaut Setuain-i.

Bertzalde, 9 eta 10 urte dituzten benjaminak larunbat honetan aritu dira. 9 mutil eta 8 neskaz osatutako talde izugarri polita dugu hau.

Zortzi domin ekarri dituzte etxera: Uxue Ibarra, Aimar Sanchez eta Gaxuxa Zelaietak urrea irabazi dute.
Alaine Huarte eta June Francok zilarra;  Unax Zulaika, Ioana Beola eta Julen Lazkanok Brontzea irabazi dute.
Zorionak ¡!

Akitzeko, erdikoak ditugu, alebinak. Hauk bi proba egin dituzte eta azkenekoa falta zaie, hemendik bi astetara burutuko dutena. Lehenengoan Markel Jabalerak Urrea irabazi zuen eta Iban Atxalandabasok hirugarrena gelditu zen. Nesketan, Iturengo Iraide Alberrok ere hirugarren gelditu zen.

Oraindik falta zaizkigu lehiak... Segi gogoz!

Oskar Mindegia eta Noelia Ariztia

No hay comentarios: