jueves, 23 de noviembre de 2017

ERREKA - MARISTAS: KRONIKA

ERREKA 17 - IRUÑA ESKUBALOIA 25

Partidu gogorra espero genuen eta ez zen guttiagorako izan!!! Gogo aunitzekin ginen beroketan iada, bagenekien ze eskubaloi maila emateko kapazak ziren eta iruña eskubaloi taldea, horrek aunitz motibatu gintuen.

Hasieratik hagitz sendo hasi ginen defentsan bi taldeak eta atakean lasai, baloi gutti galdu nahian, halaxe joan zen lehen zatia, 10 12 bukaeran, azkeneko jokaldietan baloia erraz xamar galdu genuen gainera, pausuak eginez!!!

Bigarren zatia berdintsu hasi zen, 50 minutu iraun genuen maila ikaragarri bat erakutsiz defentsan eta atakean pausatu eta aukerak bilatzen. 15 17 ginen eta haiek 10 gol sartu zituzten extremoetatik, lehen erran bezala, defentsa sendoaren seinale. Hor aldatu zen partida, gure nekea haunditu eta odola berotzen hasi zitzaigun, eta porrot!!! Burua hotz mantentzen ez bada, ezin da irabazi, azkenean 17 25

Hala ere 50 minutu borobil egin genituen eta jende garrantzitsua falta genuen. Nik ez nuen horrenbertzeko maila ematea espero, argi dago bide onean gaudela, gure esku orain lasaitzen ikastea batez ere partidu bukaeratan!!! 

Aupa Erreka!!!! 

IBAN MINDEGIA "GAZBO" ( ENTRENATZAILEA)

No hay comentarios: