CANTOLAGUA 23 - ERREKA 16
Kasu honetan ortziralean aritu gara beraiek eskatuta, larubatean ezin zutelako, arratsaldeko 8 etan zangotzan beraz izan dugu norgehiagoka.
Bidaia luzea, elurra eta hotza hasteko eta frontoian aritzeak ere ez bazuen lagundu, garbi genuen partidu polita egiteko prest ginela, horrela hasi ginen, defentsan ongi bi ekipoak eta serio. Haiek, baloi hagitz gutti galtzen zituzten baian hala ere aukerak lortu genituen . Haien atezainak abudo erakutsi zuen ze maila emateko prest zegoen( Buff... que animal, % 50 tik gotti efektibitatean). Horrek moralki suntsitu gintuen, ezin genuen golik sartu nahiz eta ongi defenditu. Lehen zatian 11-6.
Bigarrenean berdintsu hasi ginen eta haien defentsa gogorrak min egiten zigun, 45 minutotik aintzin, haiek pixka bat lasaitu ziren eta guk erritmoa pixka bat igo genuen, hortxe egin genituen atakean minutu onenak, baina 8 gol azpitik ginen hala ere. 16-8. azken 8 minutuak atakean 7 jokalari jarri genituen atezaina aldatuz atakero, behintzat proba moduan! eta gauza interesgarri batzuk egin genituen gerora begira. Bukaeran 23-16
Goitik behera menperatu gintuzten, nik uste bertze maila batean daudela, batez ere atezain horrekin, irudi zuen dantzan zebilela geldiketak egitean, aspaldi ez nuen ikusi horrenbertzeko erraztasunik baloiak gelditzeko. Hala ere ez gara erraz kokilduko, talde giro izugarria dugu eta horrekin dena errana dago. Denbora eta gogoak ditugu, kitto!!
Aupa erreka trakatran!!!
IBAN MINDEGIA "GAZBO"
No hay comentarios:
Publicar un comentario