Berriz ere, ohi dugun bezala, "Mendiaren Eguna", edo hobe erran, aurtengoan "Mendiaren Egunak" antolatu ditu Erreka KE-k abenduaren 16 eta 17 rako. Aurten bi egun eta punta puntako bi mendizale izanen ditugu irudi zoragarriak eta egundainoko kontuak kontari.
Alde batetik, larunbatean, arratsaldeko 19:00 etan, Zineman, Victor Volodin errusiarra izanen dugu bere ikuskizuna eta solasaldia eskeintzen. Victor Volodin ez da alpinista mediátikoa, baina horrek ez du erran nahi puntakoa ez denik. Ikaragarrizko lorpènak ditu bere ibilbidean eta zerbait aipatzekotan K2-ko mendebaldeko pareta zuzena aipatuko dugu. Hau errusiar expedizio indartsu baten partaide izanik ireki zuen 2007an eta baita tontorrena ailegatu ere. Erran daiteke K2-ko igoera eleganteenak, gogorrenak eta zuzenenak "Magic Line" (hegomendebaldeko pilarea) eta "Mendebaldeko Aurpegia" direla eta bigarren honen konkistatzileetako bat da gure bisitaria. "El Leoperdo de las Nieves" izeneko emanaldia eskeiniko digu eta izen horrekin nabarmentzen dira lehengo SESB (URSS)-eko 5 mendi altuenak igotzea lortzen dituzten alpinistak eta Victor horietako bat da. Hauexek dira mendi horiek: Comunismo (7495), Pobeda (7439), Lenin (7134), Korzhenevskaya (7105) eta Khan Tengri (7010) eta igoera horiei buruz joanen da emanaldia.
Bertze aldetik, berriz, igandean, 18.00 etan eta zineman ere, gure laguna Alex Txikon izanen dugu. Txikonek ez du azalpen handirik behar denek ezagutzen dugulako orokorrean bere maila eta ibilaldia, baina aipatzekoa da, bertze guztien gainetik, iaz Everesten izandako erronka. Nanga Parbat lehendabiziko aldiz neguan igo ondotik eta iaz guregana hori erakustera etorri eta gero, Everest aldera abiatu zen munduko mendirik altuena neguan eta oxigenorik gabe igo asmoz, hau da, sekula inork lortu ez duen balentria lortzen saiatzera. Izugarrizko indarra, kemena, ahalmena eta azkeneko indar gramoa eman ondotik etxera bueltatu behar izan zuen tontorrarik gabe. Baina ohartu zen, ongi ohartua, bere posibilidaden barrenean sartzen zela hau lortzea eta haizea zakarra, iragarpenak emandakoa baino aunitz zakarragoarengatik izan ez balitz Alex tontorreiano ailegatzeko aukera ikusi eta usaindu zuen. Horren adierazle izanen da eskeiniko digun amanaldia eta gainera aurten ere, ahal badu behinik behin, berriz saiatuko da erronka horri eusten.
Hortxe duzue gonbidapena inguruko mendizale guztiei luzatua eta denak etorriko zaretelakoan, ordura arte !!!
TXOMIN MINDEGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario