lunes, 11 de diciembre de 2017

ERREKA- BARDENAS: KRONIKA

ERREKA 26 - BARDENAS 21

Urteko azken partidua izan genuen larunbatean, urtarrilak 20 a arte atsedena dugu orain, gure bi atsedenaldiak Eguberriekin juntatu direlako. 

Partiduko momentu onenak lehen 15 minutuetan egin genituen, defentsa on bat eta atean Mikel Lana bikain batekin, %40 a gelditu zuen!! Gero intentsitatea mantendu nahian aldaketa franko egiten hasi ginen eta kontrakoa lortu genuen. Partidu erdian 15 10.

Bigarren zatian berdintsu joan zen norgehiagoka. Defentsan dexente baina atakean akats pila bat eginez , eta haiek pribextu zuten haien partidua egiteko, hala ere kontrolatu xamar eraman genuen eta 26 21 irabazi genuen azkenean.

Partidu txarra eta aspergarria ikusleentzat ere, baina tira, gaizki aritu eta irabazi ezkero gaitz erdi!! 14 punturekin akitu dugu urtea eta puntu bakarra falta dugu hurrengo fasean talde onenekin aritzeko, beraz urte erdi bikaina egin dugu, gainera minutuak denentzat izan dira eta momentu garrantzitsuetan maila ona eman dugu, 

Pertsonalki hagitz harro nago taldeaz, horrela lanean segitzen badugu urte polita eginen dugu!! Aupa Erreka!!!! 
Lana lana eta lana!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: