miércoles, 28 de febrero de 2018

LOYOLA - ERREKA: KRONIKA

LOYOLA 34 - ERREKA 29

Bigarren faseko bigarren ihardunaldia genuen larunbatean, arratsaldeko 6 tan,San Ignacio kiroldegi hormatuan, jende gutti ginen lesioak direla medio eta gure ohiko eskubaloi azkarra beraz ezin izan genuen egin. Loyolak hori ikusi zuen eta bai ongi probextu ere, sake azkar eta kontra gehien sartu dizkiguten ekipoa izan da.

Beti Onak- Loyola partidua ikusi nuen aurten eta hagitz talde arriskutsua iruditu zitzaidan guretako, atake estatikoan mila modu dituzte golak sartzeko 6 metroak bilatuz eta bai kanpoko jaurtiketen bidez, defentsan aldiz 3-2-1 intentso bat egiten dute eta atakatzen jakin behar da, pazientzia aunitzekin.

Hori jakinez prest ginen lanak emateko eta lortu genuen. Hotz haundia kiroldegi barrenean eta kosta egin zitzaigun berotzea, baina segidan sartu ginen partiduan.
Defentsa irekia egin zuten eta guk alderantziz, 6-0 itxia. Atakean 20 min ia perfektu egin genituen , Oier estratosferiko batekin 10 gol eta pase on pila bat, ( oraindik ez dizkiot mugarik ikusten mutil honi, buff), gol errazak sartzen eta extremo eta piboteak aurkituz, baina azken minutuetan nahasi ginen erabat eta haiek 4 gol jarraian sartu zizkiguten, atsedenaldira 16-14 .

Bigarren zatiko lehenbiziko 10 minutuak atakean eskas, batez ere golak ezin sartu ibili ginelako, soluzioak lortzen genituen arren, 45. minutuan 23-16 markagailuan. 2 gol bakarrik lortuta 15 minutuetan, orain arteko atasko haundiena. Hortxe gelditu nuen partidua eta atezainik gabe atakatzea erabaki genuen, 7 vs 6 ,nahiz eta ez dugun oraindik entrenatu. Haiek arriskatuz, 5-1 defentsa jarri zuten eta ikaragarri ongi atera zitzaigun, baloia behin bakarrik galdu genuen atezainik ez zegoela. 3 golera hurbildu ginen 53. minutuan. 29-26

Haiek atezaina aldatu zuten eta hortxe atera ziguten bertze 2 goleko errenta. 34-29 bukaeran. Aipatzekoa bertze grupoko liderraren aurka bere etxean eman genuen maila, batez ere 7 gol azpian jarri ginenean, eta ekipo joko ona eginez, neretzat garrantzitsuena beti, emaitzak ailetuko dira , baina ekipoan arituz bakarrik.

Chapeau ekipo!! Zailtasunak gainditzen ari gara banan bana, eta ongi ikasten hurrengorako! Oraina ona dugu, baina geroa.......ez dut hitzik jaja!!!
FIREWOOD TO THE MONKEY!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: