jueves, 1 de marzo de 2018

ERREKA TRI: KRONIKA


Aupa Errekazaleak, 

dagoeneko 2 hilabete pasa dira 2018.urtea hasi zenetik eta gauza handirik kontatu ez dugun arren, Erreka Triatloi taldea aspalditik dabil han eta hemen zer esana ematen. 

Gure taldeko kirolari batzuk Otsaila hasieratik dagoeneko hasiak dira lehiaketetan parte hartzen. 

Lehenengoak lehiatzen, Alberto Barberena eta Gorka Otondo Baztandarrak izan genittun, Otsailak 4ean Ansóko Neguko Triatloian parte hartuz. Albertok ohitura duen bezala, emaitza bikaina lortu zuen sailkapen orokorrean 13. postua lortuz, eta kontutan hartuz Espainiako Txapelketa zela, oraindik meritu gehiago eman behar zaio postu horri.

Honen ondoren, Errekako kirolarientzat ezinbestekoa bihurtu den Valtierrako duatloian parte hartu genun Otsailaren 17an. Totalean 8 lagun joan ginen. Egia esan, bakoitzak bere maila eman bazuen ere, aipatzekoak dira Peio López eta Santi San Miguelen postuak, 1. eta 2. beteranoetan, hurrenez-hurren eta 8. eta 9. sailkapen orokorrean. Peiorekin jarraituz, azkeneko asteburu honetan parte hartu zuen Mungiako Duatloian eta emaitza bikaina lortu zuen berriz ere, hain zuzen, 1. postua beteranoetan eta 10.postua sailkapen orokorrean. Bikain dabil gure LIzarrako duatleta!!! Segi horrela!!!

Aste buru berdinean, Endika Eugik, Gorka Otondo eta Alberto Barberenak, Isabako Neguko tritloian parte hartu zuten. Endikaren debuta izanagatik horrelako proba batean, lan txukuna egin zuen. Bestalde Albertok, bere maila erakutsi zuen berriz, 1.postua beteranotean eta 7. postua sailkapen orokorrean lortuz. Zorionak Alberto!! A ze maila!!!

Aste buruarekin bukatzeko, Urko Loiarte eta Andoni Blasek  Aibarko maratoi erdian parte hartu zuten eta bertzetik Aritz Perez Beratarrak gauza berdina egin zuen, baina kasu honetan, Irungo Maratoi erdian.

Akitzeko, ezin ditugu ahaztu Erreka Master Team-eko gure txirrindulariak. Gogoratu aurten Errekak duen txirrindularien talde berria dela eta Master kategorian lehiatzen dutela.  Modu horretan, aurreko asteburuan, Otsailak 17 eta 18an Tarazonako itzulian egon ziren talde honetako kide diren Iñigo Arregi, Jon Maritxalar eta Imanol Etxeberria. Larunbatean Imanolek 30. postua lortu zuen eta Igandean Jon eta Iñigo hainbat ihesaldietan sartuta ibili baziren ere, azkenean tropelarekin batera ailegatu ziren. Lan bikaina beraz EMT-eko gure txirrindulariaena.

Eta momentuz hauxe izan da Erreka Triatloi taldearen orain arteko lana. Oraindik froga dexente gelditzen dire eta ziur Erreka hauetako batzuetan ikusiko dugula. Hasteko, datorren asteburu honetan, Santi San MIguel, Peio Lopez eta Jon Maritxalarrek, Eibarko Duatloian parte hartuko dute. Ea lan txukuna egiten duten eta disfrutatzen duten!!!

Laster arte.


Erreka Tri 

No hay comentarios: