lunes, 22 de febrero de 2021

MALERREKA TXAPELKETAKO FINALAK


www.erran.eus

Elite mailan Oberenako Oskozek eta Buruzgaingo Gaskuek 22-14 irabazi zieten Oberenako Mata eta Irurtzungo Azanzari

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak otsailaren 20an, larunbat goizean jokatu zituzten. Aurtengo osasun egoera dela-eta, finalak bi pilotalekutan banatu zituzten: kategoria ttikienetakoak Lesakan eta nagusienak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan aritu ziren.

Lesakan, kategoria ttikienetako hiru finalak jokatu zituzten.

Benjaminetan, Arkupe elkarteko Urko Telletxea igantziarrak eta Jon Madariaga lesakarrak 18-5 irabazi zieten Oberenako Mauleon eta Remirezi; alebinetan, Buruzgaingo Barbarin eta Iribarrenek 18-10 irabazi zieten Oberenako Rekalde eta Lasori; infantiletan, Txarutako Prim eta Goienetxek 18-9 irabazi zieten Irurtzungo Igoa eta Oberenako Nazabali.

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, berriz, kategoria nagusienetako lau finalak jokatu zituzten. Kadeteetan, Errekako Apezetxea eta Agestak 22-14 irabazi zieten Oberenako Sanchez eta Garciari; jubeniletan, Iriartek (Larraun) eta Peñalverrek (P.P. San Sebastian) 22-16 irabazi zieten Oberenako Ibarra eta Murillori; seniorretan Oberenako Igoak eta Santamariak 22-14 irabazi zieten Landa eta Agirreri eta elite mailan, Oberenako Oskozek eta Buruzgaingo Gaskuek 22-14 irabazi zieten Oberenako Mata eta Irurtzungo Azanzari

No hay comentarios: