miércoles, 30 de noviembre de 2022

Bortz Kirol: 3. jardunaldiaren kronika / Crónica 3ª jornada

 



Hirugarren jardunaldiko lehen partidan Otxandorena doneztebarra eta Albiasu narbartearra zeuden nor baino nor. Biak erdi finaletarako paseak lortuta zeuden, baina irabazleak erdi finaletan Karrikaburu faboritoa ekiditea lortzen zuen. 

Lehen partidatik ikusi zen, bi pilotariak lanerako etorri zirela, xarean pilota ez galtzeko helburuarekin aritu ziren, partida luze eta fisikoa planteatuz., 20 eta 16 ko emaitzaz Albiasu nagusitu zen. Joko garbiarekin joko era berbera nagusitu zen, tantoak ez galdu, eta partida gogortu, hemen ere, Albiasu 20-18 gailendu zitzaion Otxandorenari. Eskularruarekin hasi zirenean, 40-34 markagailua irauli beharrean zegoen Otxandorena, bere jokamolde gogokoena baliatuz. Partida oso bizi batean, 20-12 gailendu zitzaion Albiasuri, paletako jokamoldea bere aldeko 54-50 batekin hasiz. Paletaz Albiasu oso joko seguro baten bidez, eta behar zenean arriskatuz 20-1 emaitza lortu zuen bere alde, eskura 70-55o emaitzarekin iritsiz. Eskuak erabakiko zuen dena, Otxandorenak 5ean utzi behar zuen Albiasu, baina partida gogor baten ondoren 20-18 arekin bakarrik irabaztea lortu zuen, emaitza totala Albiasu 90 Otxandorena 75ekoan utziz.

 Bigarren partida are hil ala biziagokoa zen, galtzailea txapelketatik kanpora geratzen baizen. Horrela, xareakin hasi ziren, eta huts asko egin zituzten, batik bat sakean, markagailuan Iriarte 20-15 aurreratzea lortu zuen. Joko garbian sakearekin gehiago asmatu zuten biek, eta oso partida orekatu baten ostean 20-16 gailendu zen Ugalde. Honela eskularruarekin hasi aintzinetik 36-35 markagailua zegoen Iriarteren alde. Eskularruarekin baina, min asko egin zuen Ugaldek, eta partida bere aldera ekartzea lortu zuen 20-5 emaitzarekin, markagailu totala bere aldeko 55-41 batean utziaz. Paletan Iriartek bere nagusitasuna erakutsi beharra zuen, arriskatzera aterako zen Ugalderen baten aurrean, honela 20-7 ko emaitza izan zen Iriarteren alde, markagailua Ugalderen aldeko 62-61 batean utziz. Erdifinaletarako pasea eskuzko jokamoldean erabiko zen, eta hemen Ugalde nagusitu zen 20-5 emaitzaz, orotara 82-66 ko markagailua utziz.

 Laster argitaratuko ditugu, erdifinaletarako data eta ordutegiak.

-----

En el primer partido de la tercera jornada se enfrentaban el doneztebarra Otxandorena y el narbartearra Albiasu. Ambos habían conseguido pase a semifinales, pero el ganador lograba evitar al favorito Karrikaburu.


Desde el primer partido se vio que los dos pelotaris vinieron para trabajar, con el objetivo de no perder la pelota en el share, planteándose un partido largo y físico. Con un resultado de 20 a 16 se impuso Albiasu.

Con el Joko Garbi se impuso la misma forma de juego, no perder tantos, y endurecer el partido. También aquí, Albiasu se impuso 20-18 a Otxandorena. Cuando comenzaron con el guante, Otxandorena se veía obligado a remontar un 40-34, aprovechando su modalidad preferida. En un partido muy intenso, se impuso 20-12 al Albiasu, iniciando el la modalidad con un 54-50 a su favor. A través de un juego muy seguro, arriesgando cuando era necesario, Albiasu logró un resultado de 20-1 a su favor, llegando en mano con 70-55.

La mano lo decidiría todo, Otxando tenía que dejar a Albiasu en 5, pero tras un duro partido sólo consiguió ganar con 20-18, dejando el resultado total en el en el 90-75 para el de Narbarte.

El segundo partido era aún más vital, ya que el perdedor quedaba fuera de la competición. Así, comenzaron con share donde cometieron muchos errores, sobre todo en el saque. Finalmente Iriarte logró imponerse por 20-15. En el Joko Garbi ambos acertaron más con el saque, y tras un partido muy equilibrado, Ugalde se impuso por 20-16.

 Comenzaba así con el guante y el marcador era de 36-35 a favor de Iriarte. Pero con el guante, Ugalde hizo mucho daño y consiguió traer el partido de su lado con un resultado de 20-5 que dejó el marcador total en un 55-41 a su favor. En paleta Iriarte necesitaba demostrar su superioridad ante Ugalde y  así fue, con un resultado un resultado de 20-7. El marcador global marcaba un  62-61 favorable a Ugalde.

El pase a las semis se resolvió en forma de mano, y aquí se impuso Ugalde por 20-5, dejando un marcador total de 82-66.

En breve publicaremos, fechas y horarios para las semifinales.

No hay comentarios: