domingo, 6 de noviembre de 2022

BORTZ KIROL: LEHEN JARDUNALDIA



Gaur arratsaldeko 3retan, Doneztebeko Bortz kirolaren lehen jardunaldiko lehen partida jokatu da, Jerome Karrikaburu Donibane Garaziarra eta Julen Iriarte narbartearren artean. Lehen bi jokamoldeetan (xarea eta joko garbia) Jeromek bere maisutasuna erakutsi du eta 20-3 eta 20 -5 gailendu zaio Juleni.

 Azpimarratzekoa hala ere 2 hilabete eskasetan Julenek bi erraminta hauekin lortutako maila. Hirugarren partidan Karrikaburu ere nagusitu da, baina 20-4 ko emaitzak dioena baina partida orekatuagoa joan da, tanto gogor eta pilotatuekin, nahiz eta gehienak azkenean Karrikabururen alde erori.  Paletan Julen nagusi izan da, eta 20 - 7 ko emaitza erdietsi du. Azken partida berriz Jeromek eskuratu du, lehia oso gogor eta borrokatu batean, 20-12. Orotorara 87-44 ko markagailua Donibane Garaziarraren alde, 2 orduko lehia gogorra eta gero.

Bigarren partidan Peio Etxeleku Donibane Lohitzundarra, David Albiasu Narbartearraren kontra aritu da. Hemen ere lehen bi jokamoldeetan iparraldekoaren trebetasuna nagusitu da Xarez 20-3 eta Joko garbian 20-6ko emaitzarekin. Eskularruan berriz, Daviden golpea nagusitu da Peioren teknikaren aurrean., 20 -10 Julenen alde. Paletaz Julen oso fuerte dagoela erakutsiz, 1ean utzi du dagoeneko belaunean mina somatzen hasia zen Peio Hola, azken partidaren faltan, Peiok erretiratzea erabaki du. Hemendik desiorik onenak eta hurrengo jardunaldirako osatzeko esperantza guziak. Orotarako markagailua 69-51koa izan da Albiasuren alde.

Azken partida izan da hiruretan orekatu eta borrokatuena, Iñaki Arzelus Oroz Beteluarra eta Eloy Garcia Doneztebarraren artean. Lehen partidan Iñakik sekulako abiadura sartuta 7an utzi du, itxura oso ona eman duen Eloy. Joko garbian ere Iñaki nagusitu da, baina Doneztebarrak 18 tanto egitea erdietsi du, partida erabat irekita utziz. Eskularruarekin Eloy zen faboritoa eta 10ean utzi du, oso ongi borrokatu duen Iñaki. Azken bi partidetan beraz erabakiko zen irabazlea, eta bi pilotariek horren jakitun izanda, sekulako borroka egin dute. Bi partidak Eloyren alde erori dira, 20-9 paletan eta 20-6 eskuz, bietan partidak markagailuak erakutsitakoa baina borrokatuagoak izan badira ere Honela orotara 75-65eko markagailua izan da Eloyren alde.

Jardunadia bukatzeko De Rueda eta Ugalderen artekoa falta da, data adosten denean publikatuko dugularik.

Hurrengo jardunaldia azaroak 19an ospatuko dugu.

No hay comentarios: